Eskualdean azken asteetan piztutako lan gaztazkei "erantzun bateratua" emateko deia luzatu dute ostiralerako. "Eskualdeko mobilizazioa" egingo dute horretarako 'SOS Aiaraldea' lemapean, 18:30ean Laudioko Herriko plazatik abiatuta.
Madres Mercedarias, Glavista eta Talleres Abasoloko langileek zabaldu dute manifestaziora bertaratzeko deia, bideo batean bidez. Adierazi dutenez, hiru lantegi horiek "itxiera arriskuan" daude eta, ondorioz, "300 enplegu baino gehiago" daude kolokan orotara.
Horrez aurrean, eskualde moduan erantzuteko beharra jarri dute mahai gainean. "Guk argi dugu. Azken urteetan bizitakoek argi utzi digute zein den bidea: borroka", nabarmendu dute, 2021tik hona Aiaraldean egondako lan-gatazka esanguratsuei erreferentzia eginez.