Aiarako Kuadrillak 16 pertsona kontratatuko ditu Lanbidek kolektibo ahulentzako duen programaren bidez

Jone Gartzia Gerra 2023ko ots. 9a, 19:00

"Kolektibo ahul eta/edo bazterkeria arriskuan daudenei enplegurako prestakuntza eskaintzea" da ekimenaren helburua. / Aiaraldea.eus

Kontratazioek sei hileko iraupena izango dute eta Laudioko, Artziniegako, Aiarako eta Okondoko 45 urtetik gorako pertsonei daude zuzenduta. Langileek askotariko lorezaintza eta hiriko mantentze lanak egin beharko dituzte % 75eko lanaldiarekin. Europar Batasunak Next Generation Funtsekin finantzatuko ditu kontratazioak.

Aiarako Kuadrillak 16 pertsona kontratatuko ditu sei hilabetez % 75eko lanaldian, Lanbideren Berroreka eta ekitaterako lurralde-proiektu berriak. Kolektibo ahulak programaren barruan. Honen helburu nagusia "kolektibo ahul eta/edo bazterkeria arriskuan daudenei enplegurako prestakuntza eskaintzea" da. Otsailaren 8az geroztik daude lanpostuak Lanbiden iragarritan, otsailaren 19ra bitarte. Erakundeak ekimena martxan jartzen duen bigarren aldia izango da; izan ere, programa bera burutu baitzuen 2022ko uztailetik 2023ko urtarrilera.

Kontratazioak Laudion, Artziniegan, Aiaran eta Okondon egingo dira; zehazki, zortzi Laudion eta beste zortziak gainerako hiru udalerrietan, denak ere 45 urtetik gorako herritarrenak. Askotariko lanak egin beharko dituzte sei hilabetez: lorezaintza, sastrakak garbitzea, pintura, hiriko altzarien mantentze-lanak eta antzekoak. Kontratuak sei hilabetekoak izango dira, %75eko lanaldiarekin, eta hautatuek derrigorrezko prestakuntza ere egin beharko dute sei hilabeteetan zehar, “lanalditik kanpo eta ordaindu gabe”, azpimarratu du eskualdeko erakundeak.

Ekimena Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean sartzen da, eta Europar Batasunaren Next Generation Berreskuratze Funtsen finantzaketa du. Encina Castresana Kuadrillako lehendakariak uste du Europar Batasunak emandako funtsak aukera bikaina direla “kolektibo ahulenei gizarteratzeko prestakuntzarako eta lan-orientaziorako beharrezko erremintak emateko”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide