Honezkero kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria, 175. alegia. Komunitate energetikoek hartu dute azala eta agerkariko erreportaje nagusia. Izan ere, asko dira azken urtean eskualdean garatzen ari diren gisa honetako esperientziak, eta hauek bertatik bertara ezagutzeko tartea hartu dugu.
Gai interesgarri ugari
Energia komunitateena ez da agerkariak jorratzen duen gai bakarra. Irakurleak hamaika kontu interesgarri aurkituko ditu aldizkariko orrien artean. Beste askoren artean, eskualdeko kirolaren historiari lotutako bi erreportaje sakon: Hockeyaren inguruko erreportajea hastapenetatik gaur egunera arte, eta Altzarrate zelaiaren historiari buruzko erreportajea.
Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri topatuko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.