Ostiraletik asteartera luzatu dira Aiaraldeko aratusteak eskualdeko herri guztietan. Ostiralean zein larunbatean izan ziren mozorro festa gehienak. Amurrion, esaterako, Kakarro Birigarro mozorro lehiaketa izan zen ekintza nagusi.
Laudion, aldiz, eguerditik atera ziren adin guztietako herritarrak inauterietako zapatuaz gozatzera. Suziri Jai Koordinakundeak, gainera, herri bazkaria antolatu zuen karroza eta mozorro txapelketaren aurretik. Urduñan ere jendetza elkartu zen Foru plazan zein hirigunean eginiko kalejiran.
Okondon eta Orozkon, ordea, barikuan prestatu zituzten ekintza izarrak: eskolako kalejira eta frontoiko festa, besteak beste. Orozkon, baina, Orozko OT Talent ekimena errepikatu zuen Agate Deuna abesbatzak, eta frontoi bete jende egon zen iluntzera arte.
Kakarro Judasen erreketarekin eman diote amaiera 2023ko inauteriei Aiaraldean. Hala ere, karnabaletako astearteak utzi du beretik eskualdeko gainontzeko herrietan ere.