Basaurbeko araztegiaren aurrean eraiki behar den errotondaren obrak eztabaidagai Espainiako Kongresuan

Aitor Aspuru Saez 2023ko ots. 28a, 13:00

Ustez obretan egon beharko litzatekeen eremuan gaur goizean egindako argazkia. / Aiaraldea.eus

Jon Inarritu EH Bilduko ordezkariak galdetu zuen gaiaren inguruan Espainiako Kongresuan, baina jasotako erantzunak ez du bat egiten errealitatearekin.

Jon Inarritu EH Bilduko ordezkariak iazko abenduan galdetu zion Kongresuko Mahaiari noiz eraiki behar duen Espainiako Gobernuak A-2522 errepidean aurreikusitako errotonda. Aretako AP-68 irteeran egongo da azpiegitura hori eta, printzipioz, Basaurbeko araztegiko lanak baliatu behar ziren bere eraikuntzarako.

Espainiako Gobernuak errotonda eraikitzeko obrak hasi direla esan arren, lanak ez dituzte abiatu

Zentzu horretan, Inarrituk adierazi zion Gobernuari premiazko dela lanak ahalik eta lasterren egikaritzea, trafiko istripuak egoteko arrisku handia dagoelako, bertan batzen direlako araztegiko obrek sortzen duten kamioi trafikoa, AP-68 autobideak eragiten duena eta Orozko edota Laudioko herritarren mugimenduek sortutakoak.

Gobernuaren erantzuna, errealitatearekin harremanik ez

Espainiako Gobernuak otsailean erantzun dio Inarrituri eta bere erantzunak ez dauka islarik errealitatean. Berez, Pedro Sanchez presidente duen Gobernuak adierazi dio EH Bilduko kongresukideari 2023ko ekainetik aurrera egongo dela amaituta biribilgunea, eta lanak jadanik hasi direla.

Ordea, tokia bisitatu baino ez dago ziurtatzeko inguru horietan ez dela obrarik abiatu. Goiko argazkian ikusi daiteke hori, gaur goizean egina baitago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide