AIARALDEA HEMEN

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 176. zenbakia

Erredakzioa 2023ko mar. 1a, 07:00

Gai ugari lantzen ditu Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berriak. / Aiaraldea.eus

Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ate joka dagoen honetan, martxoaren 8a da Aiaraldea Hemen hamaboskariko zenbaki berriko protagonista. Horrez gain, agerkariak beste gai interesgarri asko jorratzen ditu.

Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekari berria, 176. zenbakiduna, alegia. Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ate-joka dagoela probestuz, Aiaraldeko Mugimendu Feministarekin elkartu gara, aurtengo hitzordurako prestatu dituzten dinamika eta mobilizazioen inguruan hausnartzeko. Hartara, asteazkeneko mobilizazioen agenda ere jaso dugu, herriz herri.

20.000 especies de abejas

Esti Urresolaren filmak historia egin zuen Berlineko zinema jaialdian. Sofia Otero Aktore Onenaren Zilarrezko hartza irabazi zuen, eta  sari hori inoiz jaso duen aktorerik gazteena bilakatu da. Gaiaren inguruko erreportaje zabala landu dugu hamaboskarian, protagonisten adierazpenekin. Gainera, gure zinemetan apirilean estreinatuko den filmaren kritika ere osatu dugu, Jone Gartzia Gerra kazetariak filma ikusteko parada izan baitzuen aurrestreinaldian.

Gai gehiago

Beste hamaika gai landu ditugu hamabostekariko orrietan. Alde batetik, Joseba Urruela elkarrizketatu dugu. Urduñarra Ukrainan egon da EITBko lantaldearekin Errusiar Inbasioaren urteurrenaren testuinguruan. Bertatik ateratako ondorioak elkarbanatu ditu gurekin.

Bestalde, Aiaraldeko rokodromo eta boulderren iragana, oraina eta etorkizuna izan ditugu hizpide. Laudioko rokodromo berriak ateak irekiko ditu aurki, baina zaletasuna aspalditik dago errotuta eskualdean, eta horren inguruko erreportaje zabala osatu dugu.

Hauek eta beste hainbeste gai interesgarri topatuko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko dugu hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide