EH Bilduk hautatu du nork lideratuko duen bere hautagaitza Arabako Foru Aldundian, Aiaraldeari dagokionez. Izan ere, maiatzaren amaieran eskualdeko zerrendako burua Natxo Urkixo izango da.
Urkixo Laudioko alkatea izan zen zortzi urtez, 2011tik 2019ra bitartean, Bildurekin lehenik eta behin eta EH Bildurekin gero. 2019an politika publikoa utzi zuen, bere zinegotzi postuari uko eginda, oposizioan.
1960an jaioa, Urkixok bere lehenengo urratsak eman zituen politikan, berak aitortzen duen moduan, Bildun bertan. Ordea, bazen ezaguna Laudion euskalgintzako esparruan egindako lanagatik eta, bereziki, Lanbide Heziketako irakaslea izateagatik.
Izan ere, Delineazioan maisutza industrialaren ikasketak burutu ondoren, Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologian lizentziatu zen eta 1979tik irakasle izan da Lanbide Heziketako ikastetxean, Teknologia eta Marrazketa Teknikoa eta Hizkuntza eta Literatura ikasgaiak ematen.