Aiaraldea Ekintzen Faktoria handitu da. Ilusioz beteta gaude, proiektua aurrera doa eta jende gehiago behar dugu. Egun, hainbat lan esparru ditu martxan Kooperatibak: Aiaraldea Komunikabidea, hezkuntza, kultura, elikadura burujabetza, feminismoa, ekonomia sozial eraldatzailea edota komunikazio agentzia bera. "Gure komunitatea euskaratik eraldatzen jarraitzeko enplegu eskaintza sorta dakar udaberriak denentzat". Interesdunek martxoaren 26 baino lehen bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera.
Eskatzen da
- Komunikazioaren eta baliabide teknologikoen gaineko ezagutza.
- Oinarrizko kontabilitate ezagutzak.
- Izaera, iniziatiba eta autoaskitasuna.
- Iragarki grafikoak proposatzeko eta kudeatzeko gaitasuna.
- Sare sozialei lotutako ikasketak eta esperientzia.
- Pertsona ordenatua, ondo antolatzen dena.
- Harremanetarako gaitasuna.
- Koordinaziorako, dinamizaziorako eta kudeaketarako gaitasuna.
- Lantaldean lan egiteko gaitasuna.
- Autoa eta B gida-baimena.
- Euskara maila jasoa.
Baloratuko da
- Lan hauei lotutako prestakuntza eta ezagutza akademikoak.
- Lan horietan edo antzekoetan izandako esperientziak eta ibilbide profesionala.
- Idazteko eta harremantzeko gaitasunak.
- Aiaraldea eskualdearen ezagutza zabala: elkarteak, instituzioak, komertzioak, enpresak...
- Adobe Photoshop / Adobe Indesign metatutako trebakuntza.
- Euskara titulua: EGA, HABE 3 edo C1.
- Lanerako malgutasuna.
- Marketin prestakuntza akademikoa eta esperientzia laborala.
Eskaintzen da
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrean eta tokiko publizitate agentzia bakarrean lan egitea.
- Aiaraldeko komunikazio agentzia integralaren, lantalde bizi, gazte eta dinamiko baten, partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
- Bi hilabeteko probaldia, kontratu mugagaberako asmoarekin.
- 20 ordu astean, lanaldia handitzeko aukerarekin.
- Astelehenetik-ostiralera.
- Ordutegi malgutasuna eta bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
- Telelana egiteko aukera.
- SOLDATA: maximo 750 € bruto (14 ordainsari)
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.
Hautaproba eta elkarrizketa
Jasotako Curriculum Vitae-ak eta aurkezpen gutunetan azaldutako informazioa aztertu ondotik, proposatutako funtzio eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da.
Harremanetarako
- lanpoltsa@aiaraldea.com
- Kontsultetarako telefono zenbakia: 688 625 394