Aiaraldea Ekintzen Faktoria handitu da. Ilusioz beteta gaude, proiektua aurrera doa eta jende gehiago behar dugu. Egun, hainbat lan esparru ditu martxan Kooperatibak: Aiaraldea Komunikabidea, hezkuntza, kultura, elikadura burujabetza, feminismoa, ekonomia sozial eraldatzailea edota komunikazio agentzia bera. "Gure komunitatea euskaratik eraldatzen jarraitzeko enplegu eskaintza sorta dakar udaberriak denentzat". Interesdunek martxoaren 26 baino lehen bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera.
Eskaintzen da
- %33ko lanaldia. Urtean 595 ordu.
- Banatzailearen lan orduak ez dira homogeneoki banatzen, hau da, hilean egun puntual batzuetan (normalean 6 egunetan) pilatzen dira 49,5 ordu horiek.
- Soldata eskainitako lanaldiarentzat 7.000€/urtean (gordin) da, 14 pagatan banatutakoa, lanaldiarentzako, 500€/hilabetero.
- Oporrak: 23 egun urtean eta nahi denean hartzeko 2 egun.
Eskatzen da
- Banaketa egunetan goizez lan egitea.
- Baimena eta Kotxe propioa izatea (furgoneta izatea ez da beharrezkoa).
- Jendearekin harremantzeko gaitasuna.
- Euskaraz aritzeko gaitasuna.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.