Faktoriak kutur-kudeatzaile eta programatzaile lanpostua eskaini du lanaldi erdian aritzeko apiriletik aurrera, lanaldia handitzeko aukerarekin.
Pertsona horren funtzio nagusiak euskarazko kulturgintza proiektuen kudeaketa eta Faktoriako kultur-programazioaren dinamizazioa izango dira. Era berean, hazkuntza prozesuan dagoen ildo baten parte izateko aukera izango du, izaera ezberdinetako proiektuetan parte hartuta (diziplina arteko arte zikloak, sormen- erresidentziak, sorkuntza- bekak, bitartekaritza artistikoak, besteak beste).
Lan-deialdi honetan interesa duten pertsonek martxoaren 26a (igandea) baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta kurrikuluma Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera.
Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 633 51 73 83 telefono zenbakira deitu dezakete.
Egiteko nagusiak
- Faktoriako kultur-programazioaren dinamizazioa.
- Kultur-proiektuen kudeaketa holistikoa: planifikazioa, jarraipena eta ebaluazioa.
- Euskarazko kulturgintza indartzeko proiektuak eta jarduerak proposatu eta hauek dinamizatzea.
- Kultur-sorkuntza ildoaren dinamizazioa eta artikulazioa, Kultura arduradunarekin elkarlanean.
- Faktoriako sormen egonaldien kudeaketa eta diseinuan laguntzea, Kultur arduradunarekin elkarlanean.Euskarazko kulturgintzaren ezagutza.
- Kultur sorkuntza, programazioa, eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.
- Kudeaketa gaitasunak.
- Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
- Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea.
Eskatzen da
- Euskarazko kulturgintzaren ezagutza.
- Kultur sorkuntza, programazioa, eta transmisioa sustatzeko gaitasunak.
- Arteari eta kulturari buruzko ezagutzak.
- Kudeaketa gaitasunak.
- Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna.
- Erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Harreman pertsonaletarako gaitasuna.
- Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea.
Baloratuko da
- Arteari eta kulturari buruzko ezagutza zabalak.
- Kulturgintzaren esparruko elkarte edo entitateetan aritu izana.
- Egitura parte-hartzaileetan eta talde lanean aritzeko gaitasuna eta esperientzia.
- Sortzailea izatea.
- Soinu eta argi teknikari aritzeko ezagutzak izatea.
- Pertsona dinamikoa eta autonomoa izatea.
- Ikasteko jarrera izatea.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.
Eskaintzen da
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
- Lanaldi erditik osora igarotzeko aukera, ildoaren garapenaren arabera.
- Ordutegi malgua, lanaldiaren %40a telelanaren bidez egiteko aukera.
- Hilabeteko soldata: Lanaldi erdirako 750 € gordin (14 ordainsaritan)
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.