Aiaraldea Ekintzen Faktoria handitu da. Ilusioz beteta gaude, proiektua aurrera doa eta jende gehiago behar dugu. Egun, hainbat lan esparru ditu martxan Kooperatibak: Aiaraldea Komunikabidea, hezkuntza, kultura, elikadura burujabetza, feminismoa, ekonomia sozial eraldatzailea edota komunikazio agentzia bera. "Gure komunitatea euskaratik eraldatzen jarraitzeko enplegu eskaintza sorta dakar udaberriak denentzat". Interesdunek martxoaren 26 baino lehen bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera.
Proiektua indartzeko eta hobetzeko berrasmatze prozesu batean sartu ondotik, apilean berriz ere irekiko ditu atea Ekonomatuak, kudeaketa eta dendari lanak modu kolaboratibo batean artikulatuz, Kooperatibako bazkideen parte-hartzean oinarrituta.
Erronka berri eta eder honi heltzeko, ekonomatu kolaboratibo horren dinamizazio lanetan arituko den pertsona egokiaren bila ari da Aiaraldea Kooperatiba Elkartea.
Pertsona hori zu izan zaitezkeela uste baduzu, bidali zure curriculum vitaea eta aurkezpen gutuna www.faktoria.eus/gurekin-lan-egin atalaren bidez martxoaren 26a baino lehen eta jarriko gara zurekin harremanetan.
Funtzio nagusiak
- Agroekologia Aiaraldean sustatzeko proiektuaren lantaldean parte-hartzea eta ekarpen aktiboak egitea.
- Astean 4 egunez, Faktoriako Ekonomatu kolaboratiboko txanden kudeaketa egitea eta bazkide boluntarioak euren zereginetan trebatzea eta laguntzea.
- Dendaren eta eskaintzen diren produktuen komunikazioa lanak egunerokoan garatzea.
- Astetik-astera ekoizleekin harremana kudeatzea, eskaerak eta entregak bideratzeko.
- Online erosketen eta etxerako banaketaren kudeaketa lanak egitea.
- Salmenten eta erosketen fakturazioa bideratzea.
Eskatzen da
- Pertsona dinamikoa, ekintzailea eta positiboa izatea.
- Harremanetarako gaitasuna.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Askitasuna eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
- Agroekologiaren, lehenengo sektorearen eta tokikoak, garaian-garaikoak zein ekologikoak diren produktuen gaineko interesa, ezagutza edo eta esperientzia.
- Euskara ondo menperatzea edo gaitasun hori eskuratzeko bidean egotea.
Baloratuko da
- Elikadura burujabetzaren esparruko proiektuetan aritu izana.
- Bezeroen aurrez-aurreko lan esperientzia izatea.
- Ikasteko jarrera izatea.
- Garaian-garaiko produktuen ezagutza.
- Nutrizioaren eta kozinatzearen gaineko ezagutzak izatea.
- Komunikazio baliabideen eta sare sozialen ezagutza izatea.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkidea izatea.
- Gida-baimena eta autoa izatea.
Eskaintzen da
- Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
- Lantalde dinamiko baten partaide izatea.
- Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
- Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
- 20 orduko lanaldia, lau egunez, astelehenetik larunbatera (lanaldi osora handitzeko aukerarekin).
- Hilabeteko soldata:750 € gordin (14 ordainsaritan).
- Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.