Aiaraldea Ekintzen Faktoria handitu da. Ilusioz beteta gaude, proiektua aurrera doa eta jende gehiago behar dugu. Egun, lan esparru ezberdinak ditu martxan Kooperatibak: Aiaraldea Komunikabidea, hezkuntza, kultura, elikadura burujabetza, feminismoa, ekonomia sozial eraldatzailea edota komunikazio agentzia bera. Gure komunitatea euskaratik eraldatzen jarraitzeko enplegu eskaintza sorta dakar udaberriak denentzat. Interesdunek martxoaren 26 baino lehen bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera.
IKUS-ENTZUNEZKO LANPOSTUA
- Lanaldia: %50 (jardun erdia)
- Lanaldiaren hasiera: 2023ko apirila
- Lan-egutegia: Astelehentik ostiralera, ordutegi jarraian, langileak nahi duenaren arabera moldatzea (bideo-zerbitzuen arabera moldatu beharko litzateke)
Funtzio nagusiak:
- Ikus-entzunezko zerbitzuen grabaketa eta edizioa (bideo spotak, zuzenekoak, bideo-elkarrizketa…)
- Faktorian egiten diren ekitaldien erralizazioa.
- Aiaraldea Ekintzen Faktoriarako ikus-entzunezko piezen ekoizpena
- Aiaraldea Komunikabidearentzako ikus-entzunezkoen errealizazioa (bideo-erreportajeak, zuzeneko programak…)
Beharrezko ezagutzak:
- Bideo grabaketa ezagutzak
- Ikus-entzunezko edizioari eta errealizazioari lotutako programen ezagutza (Premiere, OBS, Photoshop, After Affects… eta baliokideak).
- Bideo ekoizpenean esperientzia
- Gidabaimena
- Euskara maila egokia
SOINU TEKNIKARI LANGILEAREN KONTRATAZIOA
- Lanaldia: %12,5 (Ohar garrantzitsua: teknikariaren lanaren zati handiena izango da, nahitaez, larunbat eguerditik aurrera)
- Lanaldiaren hasiera: 2023ko apirila
- Lan-egutegia: Ostiraletik igandera batez ere, arratsalde-gauez (salbuespenak salbuespen).
Funtzio nagusiak:
- Faktoriako ekitaldien soinuztapen eta argiztapena.
- Soinu ekipoaren mantenu eta kudeaketa.
Beharrezko ezagutzak:
- Soinu teknikari ezagutzak.
- Argi teknikari ezagutzak.
- Euskara maila egokia.