Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura udaberriko kanpaina hasi du jadanik Errigorak. Berritasun moduan, berme zigilua jarri diete produktuei, euskara, auzolana, bertakotasuna eta nekazariekiko harreman bidezko balioak sustatzeko.
Irizpide horiek ardatz hartuta, urtero bezala, ehunka boluntarioren lanari esker eta AEK, Sortzen eta Ikastolen Elkartearekin batera, ehunka herritan egin ahalko da olio, kontserba, lekale, arroz eta pasta eskaera.
Helburua da kalitatezko produktu horiek baliatzea bestelako kontsumoa eredua ezartzeko egunerokoan eta etxeko despentsak betetzeko orduan.
Zehazki, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskuratzeko aukera egongo da eta hori dela medio, Aiaraldea Komunikabideak bi produktu sorta zozkatuko ditu ostiral honetan, bata ekologikoa eta bestea ez konbentzionala.