Willis Drummons post-hardcore eta rock doinuak nahasten dituen talde arrakastatsuak Faktorian eskainiko du emanaldia martxoaren 24an.
Jurgi Ekiza abeslari eta gitarjole duen musika proiektua Gure Tokiak II kontzertu sortaren barruan helduko da Laudioko euskararen etxera. Bira hori hamaika zuzenekok osatzen dute eta hiru asteburutan egingo dituzte.
2022ko azaroan argitaratutako Hala ere diskoaren abestiak izango dira kontzertuen oinarri. Taldeak garrantzi berezia eman die emanaldiak egiteko hautatutako tokiei: "Toki hauetako batzuk gure ibilbidean biziki inportanteak dira... Toki hauetako batzuk lehen aldikotz bisitatuko ditugu eta pozten gira... Toki guzti hauek alternatiba forma bat sortzen eta biziaratzen dute... Toki guzti hauek, edozein Euskal herriko xokoan, euskararen alde borrokatzen dira haien proposamen kulturalari esker...".
Hitzordu berezia dela eta, Aiaraldea Komunikabideak bi sarrera bikoitz eskuratzeko parada emango du. Hemen parte hartu daiteke zozketan.
Aipatzekoa da Willis Drummonden ostean Azkenak Itxi Dezala DJ taldeak girotuko duela gaua.