2023ko Arabako Mendi lasterketako kopa herrikoia aurkeztu dute jada. Guztira, 8 norgehiagokak osatuko dute zirkuitua, eta Aiaraldean jokatuko dira horietako bi: Okondokoa eta Amurriokoa.
Ekainaren 4an izango da Okondoko mendi lasterketa. Espazio digitaletan ez ezik, sare sozial propioan zabaldu dute ekimena (Trail Okondo Facebook orrian).

Amurrio Trail taldeak, berriz, oraintsu ireki du probarako izen-ematea. Ekainaren 24an izango da aurtengo edizioa, eta spota grabatzen aritu dira egunotan: