ZOZKETA

Loraldia Jaialdiko beste hiru ikuskizunetarako sarrerak zozkatuko ditu Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 07:10
Poperra, afterra, utopia emanaldiaren kartela. / Loraldia

Tetuan, Loraldia Terminala. Sormen berriaren harrobia eta Popper, after, utopia dira emanaldiak eta asteburuan eskainiko dituzte. Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitzen zozketan parte hartzeko aukera emango du.

Loraldia Festibalak aurrera jarraitzen du euskara eta arte adierazpen berritzaileak nahasten. Asteburu honetan horretako hiru proposamen eramango ditu Bilbora eta Aiaraldea Komunikabideak sarrera bikoitzak lortzeko aukera emango du.

Hasteko, ostiralean 20:00etan Tetuan film dokumentala proiektatuko dute EHUko Bizkaia Aretoan, Iratxe Fresneda egilearekin. Irrintziaren Oihartzunak eta Lurralde Hotzak filmekin hasitako erregistro eta oroimenaren inguruko filmen trilogia osatu du.

Migratzaileei buruzko filma da hau, non zinema, familia istorioak eta memoria batzen dituen. Annemarie, Carmelo, Irina eta Mohamed dira protagonistak. Istorioak elkarlotzen dira eta irudi ederren bidez euren bizitzekin enpatia sortu nahi du dokumental esperimental honek.

5 orduko ikuskizuna larunbatean

Larunbatean Loraldia Terminala. Sormen berriaren harrobia ikuskizunaren txanda helduko da. Hain zuzen, Deustuko irlako La Terminal aretoan lau ikuskizun plazaratuko dituzte. Arratsalde osoan antzerkia, musika tradizionala zein garaikidea, eta bertsolaritza uztartuko dituzte.

Proposamen berritzaile horiek kultur-industria honen lau espaziotan taularatuko dituzte.

Poperra, afterra, utopia

Igandean Guggenheim Museoan musika, bertsolaritza eta literatura uztartuko duen emanaldia hasiko da 12:30ean. Danele Sarriugartek idatzitako izen bereko testua da oinarria eta bi bertsolari, Maddi Ane Txoperena eta Maider Arregi, eta musikari bat, Miren Narbaiza, arituko dira oholtzan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide