Magma mia! bakarrizketa eskainiko du Beatriz Egizabalek igandean (apirilak 2) Faktorian, 18:00etan. Patriarkatuak egunerokoan sortzen dituen arazo eta zapalkuntzak izango ditu hizpide umoregileak taula gainean, barrea eta hausnarketa uztartuta.
Aiaraldea Komunikabideak ikuskizunaz gozatzeko sarrera bikoitza zozketatuko du ostiralean. Hemen parte hartu daiteke zozketan. Sarrerak zuzenean erosteko, aldiz, Faktoria.eus atarira jo daiteke.