Laudioko San Juan eta Gardeako bolatokietan jokatu ostean, Tertangako eta Urduñako bolatokiek heldu diote Arabako Bola Txapelketaren jardunaldi berri bati. Urduñako bolatokiko erreformaren inaugurazioa egiteko probestu zuten asteburuko jaurtiketa.
Emakumezkoen kategorian Bea Isasik aurreko asteburuan lortutako sailkapen orokorreko lehen postuari eustea lortu zion, 447 punturekin. Azken jaurtiketan 419 punturekin bigarren postuan dagoen Estrella Alonsorekiko tartea handitzea lortu zuen Isasik. Bea Mirás izan zen hirugarren sailkatua, 410 punturekin.
Gizonezkoen sailkapenean iragan asteburuko berdinketarekin apurtu zuten Aitor Parrillak eta Oscar Olabarrietak. Behin betiko sailkapenaren faltan, Oscar Olabarrieta doa buru, 477 punturekin. Parrillak, ordea, oso gertutik jarraitzen du; 474 punturekin. Hirugarren postuan Iñaki Molinuevo dago, 459 punturekin.
Apirilaren 15ean eta 16an jarraituko du txapelketak, Luiaondo eta Lendoñobeitiko bolatokietan.