Aiarako PPk eskualdearentzako plan-fiskal berezia proposatu du, langabezia eta biztanlegoaren galerari aurre egiteko helburuarekin; "EAJk eta PSE-EEk gidatzen duten Foru Aldundiaren utzikeria instituzionalari erantzuteko", Montse Canive hautagairen hitzetan. Arabako Batzar Naguseitarako PPren Aiaraldeko zerrendaburua izango da Canive datorren maiatzaren 28ko hauteskundeetan, eta Ana Salazar Ahaldun Nagusi izateko hautagairekin batera salatu du eskualdeko egoera Amurrion egindako agerraldian.
"Aiarako bizilagunentzat langabezia da arazo nagusia, premiazkoa da enpleguaren, aukeren eta ekintzailetzaren aldeko ekosistema sortzea", nabarmendu du Canivek, "gure proposamen guztiak familien gaineko presio fiskala murriztera bideratzen dira, batez ere sektore ahulei dagokienez: errenta baxuak, gazteak eta pentsiodun nagusiak".
Higiezinen transmisioari %1eko zerga ezarri nahi dio PPk, gaur egun aplikatzen den %7aren ordez.
Hori dela eta, hauteskunde-programan hainbat neurri fiskal txertatu dituztela iragarri dute popularrek, "familien egoera sozioekonomikoa hobetzeko helburuarekin". Despopulazioaren aurka borrokatzea izango da Aiarako PPeren lan-lerro nagusietako bat. Proposatutako nuerrien arten, enpresen lantoki edo negozio izateko higiezinen transmisioari %1eko zerga ezarri nahi dio PPk, gaur egun aplikatzen den %7aren ordez.
Oinarrizko zerbitzuak indartu
Laudioko eta Amurrioko oinarrizko zerbitzuak indartzeko beharra azpimarratu du Aiaraldeko hautagaiak Amurrion egindako agerraldian. "Garraioa oinarrizkoa da bizitza garatu ahal izateko eta despopulazioarekin lotutako arazoak saihesteko. Ildo horretan, landa-eremuko garraioa eta komunikazioak arabarren kezka nagusietako bat dira dagoeneko", nabarmendu du Canivek.