Iragan martxoaren 19an ehunka lagunek parte hartu zuten Laudio, Amurrio eta Luiaondo lotu zituen Aiaraldeko Berdintasun Martxa Neurtuaren azken edizioan.
Atzo,ibilaldiko sari banaketa egin zuten Laudioko Lezeaga Aretoan eta Amurrioko Kultura Etxean egindako ekitaldietan, Altzarrate eta Kaskagorri kirol elkarteen eskutik.
Sari banaketa egiteko parte hartzaile guztien denborak batu eta batez besteko denbora kalkulatu dute. Denbora horretatik gertuen geratu direnak izan dira sarituak.