AIARALDEA HEMEN

Zinema eta eskualdeko jaiak dira Aiaraldea Hemen hamabostekariaren protagonista berriak

Erredakzioa 2023ko api. 19a, 07:00

Jaietako gehigarri berezia dakar Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken zenbakiak. / Aiaraldea.eus

Kalean dago Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 179. zenbakia, Aiaraldean datozen asteetan egongo diren jaiei buruzko gehigarri berezi eta guzti. 

Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Eduki interesgarri ugari jorratzen ditu, eskualdeko aktualitateari lotuak. Esti Urresola zinema zuzendariari eskaini diogu hamabostekariko azala. Ibilbide luze bezain oparo baten ostean, Euskal Herriko zinema aretoetara iritsiko da Urresolaren 20.000 especies de abejas filma, eta zuzendari laudioarrak tartea atera du Aiaraldea Komunikabidearekin pelikula berriaren inguruan solasteko.

Horrez gain, beste hainbat eduki interesgarri bildu ditugu agerkarian. Besteak beste, Lamuza eta Zabalekoko ikastetxeetako guraso elkarteekin bildu gara. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aurrematrikulazio kanpainan abian jarritako 'zaurgarritasun indizeak' gatazkak piztu ditu eskualdeko zenbait eskoletan.

Burubio Elkarteko kideekin ere egon gara, ostiralean ospatuko duten 7. urteurrenaren harira. Eta, azkenik, Laztana Laztana proiektu musikala bertatik bertara ezagutzeko aukera ere izan dugu.

Aiaraldea Jaietan

Ohiko hamabostekariarekin batera, Aiataldea Jaietan gehigarri berezia aurkituko du irakurleak agerkariko orrien artean. Bertan bildu dugu Aiarako, San Joseko eta Otxomaioetako jai-programazio guztia. Gainera, ospakizunetako zenbait protagonistekin hitz egiteko tartea ere izan dugu.

Hauek eta beste hainbeste gai aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide