Orkatzak Mendi Klubak sare sozialetan adierazi duenez, igande emankorra izan zuten. "Pasa den igandean Barrikara hurbildu ginen, eta bertan gure korrikalariek (Olaba, Maeso, Julen eta Iagoba) postu oso onak lortu zituzten", azpimarratu dute.
Unai Arzuaga kideak, aldiz, Enkarterrietara jo zuen, bertako proban parte hartzeko. Orkatzak taldeak nabarmendu duenez, "Unai Arzuagak Enkarterri Extrem lasterketa ikaragarria egin zuen, 9. postuan sartu ondoren". Hori dela eta, kide guztiak zoriondu dituzte.
Argazkiak: Orkatzak Mendi Kluba