Gaur argitaratuko da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 180. zenbakia. Kirolak protagonimo nabarmena izango du agerkarian. Futbolean dagoen botizkeriari buruz erreportajea ekarri dugu azalera, eta CD Orduñak erdietsitako maila igoerari buruzko artikulua ere osatu dugu, besteak beste,
Beste hainbat eduki ere topatu ahal izango ditu irakurleak: Aiara eta San Joseko jaiek argazki galeriak, Aiaraldeako Euskalgintza Kontseiluak hauteskundeei begira abiatutako dinamikari buruzko informazioa, Orozkorocken inguruko artikulua edota Módulos taldeko Pepe Barbeitori eginiko elkarrizketa, besteak beste.
Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.