Aiaraldeko alkategaien bideo elkarrizketak eskaintzen hasiko da Aiaraldea Komunikabidea gaur bertan

Erredakzioa 2023ko mai. 11a, 07:30

Gaur Laudioko alkategaien bideo elkarrizketak argitaratuko ditu Aiaraldea Komunikabideak. / Aiaraldea.eus

Eskualdeko alkategai aiaraldear ororekin jarri da harremanetan hedabidea eta 20 bideo elkarrizketa baino gehiago eskainiko ditu hurrengo egunetan udal hauteskundeen harira.

Aiaraldea Komunikabideak gaur eguerdian ekingo dio eskualdeko alkategaiei egindako bideo elkarrizketak eskaintzeari.

Hedabideak ahalegina egin du jatorri aiaraldearra duten guztiei aukera hori eskaintzeko, modu batean edo bestean. Guztira, 20 bideo baino gehiago izango dira eta ordezkaritza politikoa duten alderdi guztiak agertuko dira: EAJ, EH Bildu, PSE-EE, PP, alderdi independenteak (Omnia, Aiara Batuz, Okondo Aurrera eta Orain Amurrio) eta Elkarrekin Podemos.

Hala ere, haiek erabakita, absentzia nabarmenak ere egongo dira: Txerra Molinuevo EAJko alkategaia Amurrion, Iker Santocildes zerrendaburu jeltzale urduñarra, Joseba Ruiz Alonso 'Piru' EH Bilduko zerrendaburu okondoarra eta Arakaldoko alkategaiak.

Gauzak horrela, hurrengo datetan plazaratuko dira bideoak:

  • Maiatzak 11, osteguna: Laudio
  • Maiatzak 12, ostirala: Urduña
  • Maiatzak 13, larunbata: Arrankudiaga-Zollo
  • Maiatzak 15, astelehena: Amurrio
  • Maiatzak 17, asteazkena: Orozko
  • Maiatzak 18, osteguna: Aiara
  • Maiatzak 19, ostirala: Artziniega
  • Maiatzak 21, igandea: Okondo

Jarraipen berezia

Edonola ere, Aiaraldea Komunikabideak prestatutako jarraipen bereziaren zati bat baino ez dira izango bideo elkarrizketa horiek.Hedabideak atal berezian jasoko da informazio guztia eta hauteskunde kanpainako ekitaldi nagusien berri emango du bertan.

Horrez gain, herri gehienetan uko egin badiote ere, alkategaien mahai inguruak ere egingo ditu hedabideak eta maiatzaren 28an zuzeneko telebista saioa emitituko du, hurrengo egunean emaitza guztiak Aiaraldea Hemen aldizkarian argitaratzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide