AIARALDEA HEMEN

Kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekaria, hauteskundeei buruzko gehigarri bereziarekin

Erredakzioa 2023ko mai. 17a, 06:59

Eduki interesgarri ugari jorratzen ditu hamabostekariak. / Aiaraldea.eus

Ate joka daude udal eta foru hauteskundeak, eta, gaiari lotutako gehigarri berezi batekin, kalean da Aiaraldea Hemen hamabostekariaren 181. zenbakia. Bertan, hautagai nagusien iritziak eta herriz herrikako analisiak bildu ditugu.

Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Peio Rivas mago laudioarrak hartu du azala. Apirilean  ikuskizun berria estreinatu zuen Rivasek, eta Aiaraldea Komunikabidearekin bere ibilbide artistikoaz hitz egiteko tartea hartu du.

Mago gaztearena ez da agerkariko elkarrizketa bakarra. Patience Idemudiarekin ere izan gara. Laudio Institutuko ikaslea da Patience eta duela gutxi Tenerifen egon da Filosofia Olinpiadan parte hartzen. 'Mugak eta justizia globala' izan zituzten hizpide Tenerifeko hitzorduan, eta bertatik ateratako hausnarketak gurekin elkarbanatu ditu.

Hauteskunde gehigarria

Aiaraldea Hemen hamabostekariaren azken alea ez da edonolakoa; maiatzaren 28an ospatuko diren udal eta foru hauteskundeei buruzko gehigarri zabala dakar bere orrien artean. Gehigarri bereziak eskualdeko hautagai nagusien iritziak jaso ditu, baita herriz herrikako analisiak eta datu historikoak.

Hauek eta beste hainbeste gai aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen egunetan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide