Aiara Bolatoki Klubeko Bea Isasi eta Aitor Parrilla dira Arabako XLVIII Bola Txapelketako txapeldunak. Horrela ebatzi zuten asteburuan Laudioko San Roke bolatokian egindako azken jaurtiketen ostean.
Martxoaren 11n hasi eta hiru hilabetez luzatu den Arabako txapelketak Aiaraldeko hainbat bolatoki bisitatu ditu. Eskualdeko bola elkarte guztiak aritu dira txapelketaren antolaketan: Aiarako Bolatoki Kluba, Ruperto Urquijo Bolatoki Kluba, Txolope Kluba, Tertangako Bolatoki Kluba, Lekubatxe Kluba eta Okondoko Bolatoki Kluba.
Euskal Herriko txapelketa
Txapelketako lehenengo sailkatuek Araba ordezkatuko dute datorren ekainaren 3an Zornotzan jokatuko den Euskal Herriko txapelketan. Hauek dira sailkapena osatzen duten kirolariak
- Emakumezkoen ordezkaritza
- Bea Isasi
- Estrella Alonso
- Bea Miras
- Bego Perez (ordezkoa)
- Gizonezkoen ordezkaritza
- Aitor Parrilla
- Oscar Olabarrieta
- Iñaki Molinuevo
- Oscar Alesanco
- Jorge Leon
- Luis Mari Larrazabal
- Carlos Olabarrieta
- Carlos Llano
- Bernardo Barcena
- Jorge Alesanco
- Asier Martin
- Jose Leon
- Oscar Larrazabal
- Txomin Vallejo
- Kepa Kanibe
- Goyo Zaballa (ordezkoa)
- Raul Beaskoetxea (ordezkoa)