HAUTESKUNDEEN JARRAIPENA

1977tik hona Aiaraldean egondako hauteskunde guztien emaitzak, klik batera

Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 19:00

Klik batera eta modu interaktiboan daude eskura 1977tik honako emaitza guztiak.

Atari berezia atondu du Aiaraldea Komunikabideak eskualdean 1977tik hona egondako hauteskunde guztien datuekin, igande honetako hauteskundeen jarraipen bereziari begira. Aiaraldea.eus/hauteskundeak helbidean kontsultatu daitezke datu historiko guztiak. 

Hauteskundeen emaitza historikoen webgune berezia atondu du Aiaraldea Komunikabideak. 1977tik hona eskualdean egondako hauteskunde guztien datuak topatu daitezke bertan, grafiko eta tauletan azalduta. Udaletako bozen informazioa ez ezik, Batzar Nagusietarako, Espainiako Kongresurako zein Eusko Legebiltzarrerako eginiko bozkaketen datuak topatu ahalko ditu erabiltzaileak.

Horrez gain, urtez urteko bilakaera edota hauteskundeen arteko alderaketak egiteko aukera anitzak eskaintzen ditu webguneak.

Jarraipen berezia igandean

Tokikomekin elkarlanean garatu du Aiaraldea Komunikabideak tresna berria, igande honetako hauteskundeei begira. Igande honetan Aiaraldea komunikabideak zuzenean emango du unean uneko datuen berri, Aiaraldea.eus atarian zein sare sozialen bidez. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide