Zuzeneko telebista saioa eskainiko du Aiaraldea Komunikabideak hauteskunde gauean

Erredakzioa 2023ko mai. 26a, 22:00

Faktoriatik eskainiko du komunikabideak zuzeneko emisio berezia. / Aiaraldea.eus

Jarraipen berezia eskainiko du komunikabideak Aiaraldea.eus atarian eta sare sozialen bidez. Biharamunean, aldiz, paperezko edizio berezia argitaratuko du hauteskundeen emaitzekin. 

Igandeko udal eta foru hauteskundeen jarraipen berezia egingo du Aiaraldea Komunikabideak, goizetik gauera arte. Unean uneko emaitzen jarraipena eskainiko du hedabideak Aiaraldea.eus atariaren eta sare sozialen bidez. 

Horrez gain, zuzeneko emisio berezia eskainiko du Faktoriatik. 20:00etatik aurrera. Aiaraldea Komunikabideko kideek bertatik egingo dute emaitzen zuzeneko kontaketa, baina ez dira bakarrik egongo. Hiru gonbidatu bertaratuko dira Faktoriara hauteskunden eta emaitzen inguruko analisiak eskaintzeko. 20:00etan Oihana Gomara filosofian lizentziatu eta politikan aditua arituko da kamara aurrean. Ondoren, Almudena Otaola EAJren senataria eta Iñigo Martinez Cerrillo EH Bilduren aholkularia batuko dira saiora. 

Hamabostekaria biharamunean

Biharamunean aldiz, Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria argitaratuko da, hauteskundeen emaitzen inguruko gehigarri bereziarekin. Papereko edizioa eskualdeko saltoki, taberna, kulturgune, ikastetxe, kale zein bestelako espazioetan banatuko da, doan. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide