Zabaldu dituzte honezkero Aiaraldeko udalerri guztietako hautetsontziak, eta 9:00etatik aurrera 2023ko Udal eta Foru Hauteskundeetan parte hartzen hasi dira herritarrak. 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak irekita, eta une horretan abiatuko da zenbaketa.
Hauteskunde Batzordeak 14:00etan eta 18:00etan jakinaraziko ditu parte-hartze datuak, eta Aiaraldea Komunikabideak herriz herri landuko ditu. 20:00etatik aurrera zenbaketaren zuzeneko jarraipena egin ahalko dute herritarrek, Faktoriatik zuzenean eskainiko den emisioaren bidez
Bihar goizean, aldiz, Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria argitaratuko da, hauteskundeen emaitzen inguruko gehigarri bereziarekin. Papereko edizioa eskualdeko saltoki, taberna, kulturgune, ikastetxe, kale zein bestelako espazioetan banatuko da, doan.