Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Ohikoan baino bi egun lehenago atera da inprentatik, hauteskundeen biharamunarekin kointzidituz. Zenbaki berrian gehigarri berezia aurkituko du irakurleak Udal eta Foru Hauteskundeen emaitza zehatzekin, herriz herri. Horrez gain, zerrenda bozkatuenetako alkategaiekin hitz egiteko tartea ere izan dugu, eta euren lehenengo balorazioak jaso ditugu hamabostekarian.
Txakolin gehigarria
Hauteskundeetatik haratago, igandean Amurrion ospatuko den Arabako Txakolinaren festari lotutako gehigarria ere osatu dugu. 2022ko uztaren inguruko datuak bildu ditugu bertan, eta ekainaren 4ko festako protagonistei egindako elkarrizketako jaso ditugu ere.
Hauek eta beste hainbeste gai aurkituko ditu irakurleak Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Datozen gaur bertan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.