GAZTE-GAZTEAK JARDUNALDIAK

“Zilegitasuna eman nahi diogu nerabezaroari”

Erredakzioa 2023ko mai. 3a, 08:00

Nerbaeei espazioak eskaintzea da Faktorian egingo dituzten jardunaldien helburua. / Aiaralde.eus

IZARO FONBELLIDA, MIREN JIMENEZ DE ABERASTURI, NEREA IGLESIAS eta MADDI SAUTUA ‘Gazte-gazteak’ jardunaldien antolaketan murgilduta daude, nerabeen hitza entzun eta hauei espazio bat eskaintzeko asmoz.

Zer duzue esku artean?

Maddi: Jardunaldi batzuk prestatzea izan da gure helburua, Aiaraldeko gazteen egoeraren inguruan hausnartzeko, ikusteko zer behar eta zer nolako gabeziak dauden. Ekainaren 4koa entzute fase bat da, nerbaeak erdigunean jarri nahi dituen dinamika zabalago baten barruan.

Nerea: Sentsazio orokortua da, askotan gazte eta nerabeentzako gauzak antolatzen direla, baina aldez aurretik nerabeak entzun edota ezagutu gabe. Hori dela eta, lehenengo urratsa da ekainaren lau hiztordua, gerora begira gauza berriak antolatzeko.

Miren: Nabari dugu Aiaraldean, eta gizartean oro har, hutsune bat dagoela nerabezaroan. Gu aisialdian zentratu gara nagusiki, baina hutsunea orokortua da. Entzute fase hau prestatu dugu haiek entzuteko eta haien kezkak jasotzeko.

Izaro: Egun osoko egitarau bat prestatu dugu. Aurkezpen batekin hasiko gara, gero elkar ezagutzeko dinamika batzuk prestatu ditugu. Hausnarketa txokoak ere prestatu ditugu, galdera batzuen bidez gidatuak. Azkenik, hausnarketaren sakontasun horretatik ateratzeko aisialdiko ekintza batzuk prestatu ditugu ere: ginkana, askaria…

Hutsune batez ari zarete. Zertan datza zehazki?

Izaro: Ikusi dugu badaudela espazio batzuk nagusiki kirolari zuzenduak, eta nerabezaroko aisialdia ulertzeko modu bakar bat nagusitzen dela. Hutsunea nerabezaroak ahalduntzeko espazioetan nabaritzen dugu. Norberak berarentzako zerbait sortzeko eskumena izango duen espazioen falta dago.

Maddi: Gure nerabe esperientziatik sentitu izan dugu ez daukagula espazio bat, ez daukagula zer egin… Entzun ditugu nerabeak esaten Eroskira sartzen direla arratsaldepasa, ez dutelako non egon. Hori oso larria da, eta horren inguruan hausnartu nahi genuen ere.

Izaro: Euria egiten duenean nerabeek ez dute non egon. Tabernak dira aisialdi espazio bakarrak.

Miren: Faktorian zentratuta ere ikusi dugu helduentzako edo haurrentzako ekintzak antolatzen direla gehienbat. Nerabeei eta gazteei zuzendutako ekinzta falta bat dago, eta egoera hori irauli nahian abiatu dugu entzute fasea. Eredu hegemoniko eta normatibo horretatik atera nahi dugu nerabeen aisialdia.

Entzute fase bezala irudikatu duzue ekainaren 4ko ekimena, baina aurretik prozesu lzuea egin duzue.

Maddi: Bai, denbora daramagu nerabeekin elkartzen. ‘Brainstorming’ saioak egin genituen, hainbat nerabeen iritziak jasotzeko. Hortik ateratako ondorioak ari gara orain aplikatzen ekainaren 4ko jardunaldietan praktikan jartzeko, eta baita aurrera begira erabiltzeko ere.

Izaro: Lehenengo biler ahorietatik ateratako ondorio nagusietako bat izan zen harremana egin behar genuela eskualdeko ahalik eta nerabe gehienekin. Publiko anitz bati erantzun nahi diogu. 14 eta 18 urte bitarteko Amurrioko, Laudioko, Orozkoko, Arespalditzako eta Erretes Lantenoko gazteekin elkar trukatu ditugu iritziak eta batu egin dira proiektura.

Zer espero duzue ateratzea ekainaren 4ko jardunaldietatik?

Miren: Batez ere eskualdeko nerabeak ezagutu nahi ditugu, eta eurak ere elkar ezagutzea. Haien nahiak, ametsak, pertzepzioak… entzutea. Hortik abiatuta beharrak identifikatu nahi dugu. Baita Faktoriarekiko duten harremana ulertzea ere, Faktoriak berak duen kutsu instituzionala alboratuz.

Eta epe luzera begira?

Nerea: Ekainaren 4an ateratako ondorio guztiekin aurkezpen bat egingo dugu Faktorian. Bertan izango dira ere soziologia ikasleak. Izan ere, Mirenek ikerketa soziologiko bat abiatu du nerabeen parte hartztea eta aisialdi praktikak ikertzea Aiaraldeko Ekintzen Faktorian. Horren emaitzak aurkeztuko ditugu.

Hortik abiatuta, dinamika berriak jarrikoditugu martxan gazteen sozializazioa uztartu eta asialdi eredu berriak praktikan jartzeko.

Zer garrantzia dauka horrelako egitasmo batek nerabeentzako?

Miren: Azken finean, nerabezaroan zure bizitza eta etorkizuna erikitzen ari zaren heinean aukerak izatea, eta zure burua deskubritzeko espazio desberdinak izatea oso garrantzitsutzat jotzen dugu. Gu ere gazteak izanda hutsune horiek nabaritu ditugu nerabezaroan, eta agian espazio desberdinak zian bagenitu ez genituzke izango orian ditugun zenbait zalantza edota ezinegon. 

Zilegitasuna eman nahi diogu nerabezaroari. Askotan ulertzen dugu nerabezaroa trantsizio garai bat bezala, haurtzaroaren eta helduaroaren arteko tarte bat. Nerabezaroa, ordea, bizitzeko eta jarduteko zilegia da, eta errepsetua merezi du. Hori da gure abiapuntua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide