Ekainaren 25ean, urtero bezala, Oletan elkartuko gara erabakitzearen aldeko eskubidea aldarrikatzeko. Lehenago, eta aldarrikapen berberarekin, beste ekimen bat antolatu dugu.
Datorren ekainaren 4an, igandean, Oletako elkarretaratzearen aurreko 4. ekimena antolatu du Gure Esku Aiaraldeak, orain Urduñako Txarlazo M.T.aren prestakuntza eta laguntzarekin.
Urduña eta Lendoño arteko Landetako gainean (Txosnagana) hasiko da prestatu dugun ibilbide komentatua; Txosnaganeko trikuharria, Klemente Deunaren baselisa eta bi Lendoñoetako landa-zubiak izango dira ibilbidearen geldiuneak; bidea polita, erraza eta erakargarria izango da, ez izan zalantzarik.
Goizeko 09:00etan Txosnaganan zure zain egongo gara.