Obra Txikien eta Auzolanen 2023 deialdia ebatzi du Arabako Foru Aldundiak. Erakunde publikoak 3,6 milioi euro bideratuko ditu guztira lurraldeko 243 proiektu finantzatzera. Proiektu horietako 18 dira Aiaraldekoak, eta 293.405 euro bideratuko ditu guztira horietara.
Deialdiak bi programa ditu. Auzo-harremanen eta bidezidorren programan, Foru Aldundiak materialak soilik ordaintzen ditu, eta bizilagunen esku geratzen da auzonalak egiteko beharrezko tresnak eta eskulana lortzea. Obra txikien programan, aldiz, 35.000 euroko aurrekontua gainditzen ez duten konponketa eta birgaitze lanak finantzatzen dira.
"Toki entitateetako bizilagunen arteko harreman onak sustatzea" da egitasmoaren xede nagusia, Irma Basterra Lurralde Orekako diputatuaren esanetan. "Herrietan dauden beharrizan asko asetzea" lortzen da horrela, beste modu batzuetan agian egin ezingo liratekeenak.
Hauek dira Aiaraldean finantzatuko diren oobra guztiak:
- Aloria: Argiteria berritzea eta euri-uren tartearen kanalizazioa
Aurrekontua guztira: 16.236,05 euro
Aldundiak emango duena: 6.324,94 euro - Amurrio: Abiaga kaleko zenbait tartetan errodadura-geruza berritzea
Aurrekontua guztira: 34.973,73 euro
Aldundiak emango duena: 21.643,78 euro - Artomaña: Artomaña herriko trenbidea eta bidea konpontzea eta mantentzea
Aurrekontua guztira: 34.949,54 euro
Aldundiak emango duena: 22.476,48 euro - Aiara: Etxaurren ikastolan itxitura berriak jartzea eta ordezkatzea
Aurrekontua guztira: 34.730,39 euro
Aldundiak emango duena: 22.668,39 euro - Baranbio: Garrastatxuko bideko zoladuraren zati bat berritzea
Aurrekontua guztira: 34.980,97 euro
Aldundiak emango duena: 22.744,29 euro - Izoria: Sastrakak bide batetik kentzeko lana
Aurrekontua guztira: 11.000 euro
Aldundiak emango duena: 9.790 euro - Lexartzu: Lexartzuko ur-hartuneetara iristeko bidearen egokitzapen partziala
Aurrekontua guztira: 9.980,32 euro
Aldundiak emango duena: 8.982,29 euro - Lekamaña: Meriendatzeko tokia barbakoarekin eta haurrentzako jolasekin
Aurrekontua guztira: 34.603,48 euro
Aldundiak emango duena: 18.074,12 euro - Lanteno: Herrerias ibaiaren gaineko zubia konpontzea Llantenoko Abiega auzoan
Aurrekontua guztira: 5.904,80 euro
Aldundiak emango duena: 5.314,32 euro - Luiaondo: Luiaondoko elizarako igoera egokitzea
Aurrekontua guztira: 34.999,99 euro
Aldundiak emango duena: 22.646,21 euro - Menagarai-Beotegi: Menagaraiko eskola zaharreko fatxada eta teilatua egokitzea
Aurrekontua guztira: 29.637,46 euro
Aldundiak emango duena: 20.853,67 euro - Murga: Las Chozas, Las Campas eta Lendika pistako arekak ireki eta garbitzea
Aurrekontua guztira: 10.738,75 euro
Aldundiak emango duena: 9.585,54 euro - Okondo: Ugalde auzoko bide-zati bat konpontzea eta egokitzea
Aurrekontua guztira: 34.979,45 euro
Aldundiak emango duena: 20.247,93 euro - Olabezar: Harresietako arrakalak konpontzea
Aurrekontua guztira: 11.702,93 euro
Aldundiak emango duena: 10.333,34 euro - Arespalditza: Gizarte-etxeko lokalaren eta kontzeju-aretoaren barne-erreforma, akustikarekin lotutakoa
Aurrekontua guztira: 13.693,67 euro
Aldundiak emango duena: 11.818,50 euro - Erretes Lanteno: Herriko kale nagusia konpontzea
Aurrekontua guztira: 34.488,08 euro
Aldundiak emango duena: 22.227,14 euro - Soxo: Gizarte-zentroan berokuntza sistema instalatzea eta muntatzea
Aurrekontua guztira: 18.271 euro
Aldundiak emango duena: 14.932,71 euro - Tertanga: Tertangako Administrazio Batzarraren gizarte etxearen barne-erreformaren I. fasea
Aurrekontua guztira: 34.971,63 euro
Aldundiak emango duena: 22.741,48 euro