ZOZKETA

Gaur eguerdian EHZ Festibalean parte hartzeko beste sarrera bikoitza zozkatuko du Aiaraldea Komunikabideak

Erredakzioa 2023ko eka. 20a, 11:08
Belako taldea. / Montgomery

Soulfly, Gatibu edota Belako taldeek joko dute ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean Irisarrin eta Aiaraldea Komunikabideak aukera emango du beste sarrera bikoitza eskuratzeko. Gaur 14:30ean izango da zozketa eta aurrekoan izena eman bazenuen, ez da beharrazkoa berriro egitea.

Pasa den astean EHZ Festibal jaialdirako sarrera bikoitza oparitu ostean, Aiaraldea Komunikabideak beste sarrera bikoitzarekin sarituko ditu bere irakurle eta jarraitzaileak.

Gaur 14:30ean zozkatuko du eta aurreko zozketan izena eman zutenek ez dute berriro egin behar. Interesdun berriek hemen parte har dezakete zozketan.

Jaialdia

Musika eskaintza anitza eta paregabea egingo du EH Festibalak ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean Irisarrin, Behe Nafarroan. Urtero bezala, musika ez ezik, tailerrak, bertsoak, antzerki edota dantza ikuskizunak ere egongo dira, baina, nola ez, taldeak izango dira pizgarri handiena.

Zentzu horretan, kontzertuak honako hauek izango dira:

Ostiralean: Habia, Muare, Liher, J Martina, Kuma No Motor, Willis Drummond, François del mundo, Mandarine,  Belako, Akts, Madmadmad.

Larunbatean: Alarma Morea, MICE, Dia DJ’s, Billie Brelok, Ixabe, Arima, Ada Oda, Nize, Gatibu, Aho Zakil Konekxion, Zetak, Ztah, Krav Boca, Vapa.

Igandean: Atzarbale, Afrika Bibang, Daudane, Sofa, Kolinga, Pisoo & OPH, Kristonak, Estelle.D, Soulfly, FM Belfast.

Soinuen aldetik aniztasuna izango da berriro nagusi eta estilo oso ezberdinak lantzen dituzten Euskal Herriko proiektuak ikusi ahalko dira. Edonola ere, zale askorentzat izen erakargarriena Soulfly-rena izango da, Max Cavalera Sepulturako abeslariak sortutako taldea baita.

Musikatik harago begiratu nahi dutenek, bestelako proposamenak ere izango dituzzte: hitzaldiak, tailerrak, Hika Teatroa & Oinkari-k dantza eta antzerki ikuskizunak edota Tartean Teatrokoa. Umeentzako gunea ere prestatuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide