Pasa den astean EHZ Festibal jaialdirako sarrera bikoitza oparitu ostean, Aiaraldea Komunikabideak beste sarrera bikoitzarekin sarituko ditu bere irakurle eta jarraitzaileak.
Gaur 14:30ean zozkatuko du eta aurreko zozketan izena eman zutenek ez dute berriro egin behar. Interesdun berriek hemen parte har dezakete zozketan.
Jaialdia
Musika eskaintza anitza eta paregabea egingo du EH Festibalak ekainaren 30etik uztailaren 2ra bitartean Irisarrin, Behe Nafarroan. Urtero bezala, musika ez ezik, tailerrak, bertsoak, antzerki edota dantza ikuskizunak ere egongo dira, baina, nola ez, taldeak izango dira pizgarri handiena.
Zentzu horretan, kontzertuak honako hauek izango dira:
Ostiralean: Habia, Muare, Liher, J Martina, Kuma No Motor, Willis Drummond, François del mundo, Mandarine, Belako, Akts, Madmadmad.
Larunbatean: Alarma Morea, MICE, Dia DJ’s, Billie Brelok, Ixabe, Arima, Ada Oda, Nize, Gatibu, Aho Zakil Konekxion, Zetak, Ztah, Krav Boca, Vapa.
Igandean: Atzarbale, Afrika Bibang, Daudane, Sofa, Kolinga, Pisoo & OPH, Kristonak, Estelle.D, Soulfly, FM Belfast.
Soinuen aldetik aniztasuna izango da berriro nagusi eta estilo oso ezberdinak lantzen dituzten Euskal Herriko proiektuak ikusi ahalko dira. Edonola ere, zale askorentzat izen erakargarriena Soulfly-rena izango da, Max Cavalera Sepulturako abeslariak sortutako taldea baita.
Musikatik harago begiratu nahi dutenek, bestelako proposamenak ere izango dituzzte: hitzaldiak, tailerrak, Hika Teatroa & Oinkari-k dantza eta antzerki ikuskizunak edota Tartean Teatrokoa. Umeentzako gunea ere prestatuko dute.