Zornotzan jokatu zen Euskadiko Bolo Txapelketa iragan ekainaren 3an. Eskualdeko ordezkaritza zabala izan zen bertan; berriki ospatutako Arabako Bolo Txapelketako lehenengo 20 sailkatuak, hain zuzen ere.
Bea Isasi aiararrak jantzi zuen txapela emakumezkoen kategorian. Meritu bikoitza izan zuen Isasiren garaipenak. Izan ere, Bizkaiko bolatoki modalitatean jokatu zen txapelketa, ez Aiaraldean ohituak dauden bolo aiararraren kategorian.
Bea Isasi ez zen izan Zornotzan aitortza jaso zuen aiarar bakarra. 13 urte eskas dituen Asier Martinek arabar onenaren saria altxatu zuen gazte kategorian.
Datorren urtean Luiaondoko bolatokian jokatuko da Euskal Herriko Bolo Txapelketa.