Laudio eta Amurrio Harro ekimenek giro alaian aldarrikatuko dituzte LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak, harrotasunaren nazioarteko eguna ekainaren 28an baita.
Hori dela eta, egitarau oparoak prestatu dituzte Amurrion zein Laudion. Amurrion, berez, jaiaren bigarren edizioa izango da aurtengoa eta ekintzak honako hauek izango dira:
12:00 // Tortilla txapelketa eta Kalaka jokoak
14:30 // Sari banaketa
15:00 // Tortilla bazkaria
16:30 // Bingoa
19:00 // Manifestazioa eta pregoia
20:00 // Poteoa eta batukada
21:00 // Drakelarre Show Drag
23:00 // Abba Revival
00:30 // DJ 2Mino
Laudion bi egun
Laudio Harro, ordea, bi egunez luzatuko da. Hasteko, ekainaren 16an 23:00etan LGTBIQ+ kolektiboarekin harremana duten filmak eskainiko dituzte Zubiko Malekoian, Ager Mendieta programatzaile laudioarrak hautatutakoak.
Larunbatean, aldiz, arratsaldez eta gauez izango da ospakizuna:
17:30 // DJ HbN Zubiko Kurajoko Malekoi ingurua girotzen
18:30 // Pregoia Yogurinha Borovarekin Zubiko Kurajoko Malekoi inguruan
19:00-21:00 // Kalejira Yogurinha Borova, Zirkoloretsua eta Laudioko Jai Batzodearen eskutik eta Ikusguneren karpa (LGTBI+fobiaren aurkako behatokia)
21:00-22:00 // Takoi lasterketa Zubiko Kurajoko Malekoian
Horrez gain, Alberto Aceron egingo den Esne Beltzaren kontzertuaren ostean, ileordeen jaia egingo dute Malekoian.