Urak gainezka egin du Aiaraldeko zenbait txokotan, arratsaldeko euritearen ondorioz

Erredakzioa 2023ko eka. 12a, 23:09

Uholde txikiak sortu dira Orozkoko herrigunean, besteak beste. 

Hainbat egun bero eta eguzkitsuren ostean, ekaitzak eta euriteek astindu dute Aiaraldea gaur arratsaldean, eta urak gainezka egin du eskualdeko zenbait txokotan. Sare sozialetan bolo-bolo zabaldu dira Orozko edota Laudioko irudiak, besteak beste. 

Laudion, gainera, espero gabeko arazo bat sortu du euriak, ura Granja kiroldegiko kantxetara zein Gardeako kirolgunera sartu baita.

Abisu horia

Dena den, gaurko eguraldia ez da sorpresa izan. Euskalmetek abisu horia aktibatu du euriteengatik EAEren barnealdean, metro karratuko 15 litroko kopurua gaindituko zela iragarrita. Bihar, aldiz, kantauri isurialdean aktibatuko du abisu bera, 16:00etatik 21:00etara.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide