Kalean dago honezkero Aiaraldea Hemen hamabostekariaren zenbaki berria. Ikasturteko azkenaurreko aldizkaria da honakoa, eta gai interesgarri ugari bildu ditugu bertako orrietan.
Tubacexeko greba mugagabeagatik auzipetutako herritarren alde abiatutako elkartasun dinamika jaso dugu azalean. Bihar izango da lehenengo epaiketa, eta orotara fiskaltzak 20 urteko espetxe zigor eskaera egin du greba mugagabean parte hartu zuten 4 langile eta 3 herritarren aurka.
Lan-mundutik atera gabe, azken urtean egin diren diren hauteskunde sindikalen jarraipen zehatza egin dugu hamabostekarian. Enpresaz enpresa bildu ditugu datuak eta alderaketak egin ditugu 2018 eta 2019ko emaitzekin.
Elkarrizketak
Erreportajeez gain, elkarrizketa ugari bildu ditugu agerkarian. Irakurleak aurkituko dituen solasaldien zerrenda luzea osatzen dute Malen Atxak, Iraide Garciak, Lourdes Garmendiak, Jimenak eta Oihane Salcedok.
Hauek eta beste hainbeste gai topatu daitezke Aiaraldea Hemen hamabostekariko orrietan. Gaur bertan banatuko da hamabostekaria eskualdeko saltoki, taberna, ikastetxe, kulturgune, liburutegi eta kaleetan, doan.