Edonor aurkeztu daiteke deiladi honetara. Baldintza bakarrak, sormen proiektua originala izatea eta euskaraz garatuko dela ziurtatzea. Hortik aurrera, edozein diziplina, formatu edo fasetan egon daiteke proiektua: oso garatuta eduki edo oraindik zirriborro-ideia bat bakarrik izan. Bekak prozesu kreatiboa garatzeko laguntza gura du izan. Lau beka bidez, sormen lan berriak eta berritzaileak garatzeko.
Izena emateko epea irekita dago eta uztailaren 12ra arte egongo da indarrean. Kultur Faktoriaren webgunean (Bekak | KulturFaktoria) oinarriak ikusgai daude jada. Horretaz gain, webgunean deialdira aurkezteko inprimakia dago. Bekak nori eman zaizkien uztailaren 17an jakinaraziko da publikoki, epaimahaia Aiaraldeko kultur lan taldeak osatuko duelarik.
Deialdiaren inguruko zalantzak baldin badaude edota laguntzarik behar baldin bada proiektua aurkezteko prozeduran, hurrengo emailera idazteko gonbidapena luzatzen dugu: kultura@aiaraldea.eus. Izan ere, guretzat oso garrantzitsua da deialdia sortzaileengana eta beraien lanak aurkeztea; eta bide horretan, laguntzeko prest gaude.
