Renfek berak bidaiariei adierazitakoaren arabera, zuhaitza jausi da burdinbidean eta matxura sortu du. Horren ondorioz, tarte batez tren zerbitzua etenda egon da eta berreskuratu dutenerako hainbat bidaiarik atzerapenak metatu ez ezik, beste lerroetako trenak ere galdu dituzte.
Gaurko istripuari gehitu behar zaio C-3 linean ohikoak bilakatu direla atzerapenak, Saratxon gauez egiten ari diren lanak direla eta. Obra horrek bereziki Urduñako erabiltzaileei eragin die, Abandotik ateratzen den azken trena ezin baitute baliatu.