Almudena Otaola izango da berriro Senaturako EAJko zerrendaburua Araban

Aitor Aspuru Saez 2023ko eka. 30a, 18:20

Almudena Otaola artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

EAJk gaur aurkeztu ditu Arabako hautagaiak Senaturako eta Kongresurako eta Almudena Otaola okondoarrak errepikatuko du zerrendaburu gisa uztailaren 23ko hauteskundeetan.

Almudena Otaola okondoarra izango da berriro EAJko zerrendaburua Araban Senatuko hauteskundeetan. Uztailaren 23an izango den bozketan arabarren ordezkaria izaten saiatuko da Madrilgo Senatuan.

Ez da lehen aldia izango Okondoko abokatuarentzat, laster amaituko den legealdian Barne -hau da, segurtasun-, Kirol eta Kulturako batzordeetan aritu da eta.

Madrilen EAJko senataria izan baino lehen, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako kabinetea zuzendu zuen aiaraldearrak. Hori baino lehen, Okondon zinegotzi izan zen eta Arabako Batzar Nagusietan ere ordezkari lanak bete zituen.

Uztailaren 23ko hitzordura begira, Otaolak azaldu dio Aiaraldea Komunikabideari bere helburua dela Euskadik ahots propioa izatea Madrilen eta tokiko interesak defendatzea.

Hemen ikus daiteke bere hitzartzea gaur 11:00etan Gasteizen egindako agerraldian:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide