Aiaraldea Komunikabideak #Udariklik udako argazki lehiaketaren edizio berria abiatu du. Irudiak bi kategoriatan sailkatuko dira; mundua edo Aiaraldea. Lanak eta euskarazko izenburua bidaltzeko epea irailaren 15ean amaituko da eta hurrengo astean bozketa fasea irekiko dute.
Erabiltzaileen bozek erabakiko dute zeintzuk izango diren hamar argazki onenak eta gero epaimahai batek hautatuko ditu irabazleak. Epaileak Maied Urrutia -Amurrioko Kultura Etxeko argazkigintzako irakaslea- eta Josu Zaldibar -Blakkamera eskolako zuzendaria- izango dira.
Josu Zaldibar
Maied Urrutia
Sariak
'Aiaraldea' kategoriako garaileak bi lagunentzako 60 euroko bazkaria edo afaria eskuratuko du Laudioko El Lío jatetxean. 'Mundua' ataleko irudirik onenak Trebiñu sagardotegian bi lagunentzako 70 euroko bazkaria lortuko du.
Egile bakoitzak nahi beste argazki aurkeztu ditzake, baina, horien artean bakarra igaroko da epamahaiaren fasera.
Parte hartzeko moduak
Lehiaketan parte hartzeko biderik zuzenena da esteka honetan argazkia, izenburua eta datu guztiak bidaltzea. Horrez gain, Twitter eta Instagram sare sozialak baliatu daitezke, betiere #udariklik traola aipatuta. Whatsapp edo Telegram aplikazioak ere erabili daitezke, 688848152 telefono zenbakira irudia, izenburua eta izen-abizenak bidalita. Azkenik, emailez erredakzioa@aiaraldea.eus helbidera ere bidali daitezke aipatutakoak.