Libros de Ruta argitaletxeak bere hamargarren urteurrena ospatzeko Landismo liburua plazaratu du. Testua, berez, ez da, zehazki Mikel Landari buruzko saiakera, baizik eta txirrindularitzak sortzen duen grinaren eta zaletasunaren gorazarrea.
Horrela, idazki bildumaren zuzendariak proposatu zuen Mikel Landa ardatz hartzea eta zeharka edo bete-betean, Amurrion bizi den txirrindularia agertzen da testu gehienetan.
Egileak, Peio Ruiz Cabestany, Marcos Pereda, Marc Cornetm Ander Izagirre, Elena Alcalde, Ramon Espinar, Ana Rosa Gomez Rosal, Guille Ortiz, Peio H. Riaño, Carlos Arribas eta Maria Sirvent dira.
Txani Rodriguezen kasuan, laudioarrak ipuina idatzi du eta bertan bere udalerria zein inguruak maiz agertzen dira. Irakurtzeko gogoak izanez gero, parte har ezazu zozketan.