Zabaldu dituzte honezkero Aiaraldeko udalerri guztietako hautetsontziak, eta 9:00etatik aurrera 2023ko Espainiako hauteskunde orokorretan parte hartzen hasi dira herritarrak, Madrilgo Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hautagaiak aukeratuz. Mahai bakarra dago oraindik osatu gabe, Arrastariakoa, hain zuzen ere. 20:00ak arte egongo dira hauteslekuak irekita, eta une horretan abiatuko da zenbaketa.
Hauteskunde Batzordeak 14:00etan eta 18:00etan jakinaraziko ditu parte-hartze datuak, eta Aiaraldea Komunikabideak herriz herri landuko ditu. 20:00etatik aurrera zenbaketaren zuzeneko jarraipena egin ahalko dute herritarrek Aiaraldea.eus atarian.