Lan eskaintzak

Itzultzailea, zuzentzailea eta interpretea Aiaraldean

Erredakzioa 2023ko uzt. 24a, 17:00
Lan eskaintza gaurtik irailaren 3ra bitarte dago zabalik

2023ko irailaren 25etik aurrera Aiaraldean itzultzaile, zuzentzaile eta interprete izateko lan eskaintza irailaren 3ra bitarte dago zabalik.

Aiaraldea Kooperatiba Elkartea itzultzaile, interprete eta zuzentzaile lanak egingo dituen pertsona baten bila dago, jardunaldi erdian aritzeko kontratu mugagabearekin irailaren 25etik aurrera. Interesdunek irailaren 3a baino lehen bidali beharko dituzte curriculuma eta aurkezpen gutuna Faktoriako webguneko 'Gurekin lan egin' atalera. Edozein zalantzarik izatekotan, lanpoltsa@aiaraldea.eus helbide elektronikora idazteko aukera dago.

ITZULTZAILE, INTERPRETE ETA ZUZENTZAILE LANPOSTUA

 
FUNTZIOAK:
  • Testu dokumentuen itzulpenak egitea (es<>eu).
  • Ekitaldi, batzar eta saioen aldibereko interpretazio lanak egitea (eu>es).
  • Aiaraldea Hemen egunkariaren hizkuntza zuzentasuna berrikustea.
  • Bestelako argitalpenen hizkuntza zuzentasuna berrikustea.
OINARRIZKO ESKAKIZUNAK:
  • Sarrerako probaldia gainditzea.
  • Hizkuntzak: euskararen eta gaztelaniaren ezagutza handia.
  • Lizentziaduna izatea itzulpengintzan edo filologian.
  • Ordenagailuz lagundutako itzulpen tresnak (Wordfast, Trados...) erabiltzen jakitea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
BALORATUKO DA:
  • Itzulpengintzan eta interpretazio lanean esperientzia izatea.
  • Euskarazko C2 titulua.
  • Beste hizkuntza batzuen ezagutza/titulazioak (batez ere, ingelesa eta frantsesa).
  • Kazetaritzan gaitasuna edo esperientzia izatea.
  • Interpretazio azpiegituren erabileraren gaineko ezagutza.
  • Ikus-entzunezkoen itzulpen tresnak ezagutzea (Aegisub, Subtitle Workshop...).
  • Zinpeko itzultzaile titulua.
  • Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako erabiltzaile izatea edota proiektuan modu boluntarioan parte hartzea.
  • Autoa eta B motako gidabaimena izatea.
ESKAINTZEN DA:
  • Kontratu mugagabea, 3 hilabeteko probaldiarekin.
  • Jardunaldi erdia: 20 ordu astean, astelehenetik ostiralera.
  • Jardunaldia handitzeko aukera kazetaritza lanak eginez.
  • Ordutegia: moldagarria.
  • Telelana egiteko aukera.
  • Hilabeteko soldata: 750 € gordin.
  • Lanpostua Laudioko industriagunean (Araba) dago.
  • Euskararen eta eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde bizi eta dinamiko baten partaide izatea.
  • Kooperatibako lan-bazkide izateko aukera.
  • Lantoki atsegin eta eroso batean lan egiteko aukera.
IZEN-EMATEA:

EPEA: Lan-deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, IRAILAREN 3a baino lehen ondorengoak bidali beharko dituzte lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera:

  • Curriculuma
  • Aurkezpen gutuna
HAUTAPROBA ETA ELKARRIZKETA:

Jasotako Curriculumak eta aurkezpen gutunak aztertu ondoren, proposatutako funtzioak eta lanpostua bete dezaketen hautagaien lehenbiziko aukeraketa egingo da. Hauek irailaren 6tik 8ra bitarteko hautaproba eta elkarrizketa saioetan parte hartzeko deituko dira. Irailaren 11n emango zaie parte-hartzaile guztiei ebazpenaren berri. Lan-harremana irailaren 25ean hasiko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide