LAN ESKAINTZA

Kokoriko Hezkuntza Faktoria kudeatzaile bila dago

Erredakzioa 2023ko uzt. 27a, 10:00

Kokorikoren programazioa osatzea izango da langilearen zereginetako bat.

Proiektuaren kudeaketa lanetan arituko den pertsona  baten bila ari da Kokoriko Hezkuntza Faktoria. Lanpostua beteko duen pertsonaren ardura izango da, datorren ikasturtetik aurrera, Kokoriko Hezkuntza Faktoriaren hezkuntza ez-arautuko proiektuak garatzea eta kudeatzea.

Proiektuaren kudeaketa lanetan arituko den pertsona  baten bila ari da Kokoriko Hezkuntza Faktoria. Interesa duten pertsonek abuztuaren 24a baino lehen bidali beharko dituzte aurkezpen gutuna eta curriculuma lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera (erderaz idatzitako curriculum edo aurkezpen gutunak alboratuko dira). 

Lanpostuaren gaineko edozein zalantza argitzeko interesdunek lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera idatzi edo 693 85 53 12 telefono zenbakira deitu dezakete. 

Lan-deialdia ebazteko kronologia

  • Uztailak 27: Lan-deialdiaren zabalpena.
  • Abuztuak 24: Aurkezpen gutuna eta CVa bidaltzeko azken eguna.
  • Abuztuak 25: Jasotako hautagaitzen azterketa.
  • Abuztuak 28-30: Hautatutako pertsonen elkarrizketak eta hautafrogak.
  • Irailak 4-11: Lan Inkorporazioa.

Oharra: Uda garaia dela eta epeetan malgutasuna egongo da eta hautagaien disponibilitatea kontuan izango da.

Lan funtzioak

  • Faktoriako haur, familia eta hezitzaileen programazioa diseinatzea, kudeatzea eta eskuhartzeak egitea .
  • Hezkuntza ez-arautuko proiektuen kudeaketa: negulekuak, eskolaz kanpokoak, zaintza zerbitzuak…
  • Diru-laguntza eta lizitazioen prestakuntza.
  • Hezkuntza proiektuen diseinua, garapena eta jarraipena.
  • Proiektuen kudeaketa ekonomikoa
  • Langileen kudeaketa.

Eskaintzen da:

  • 3 hilabeteko lanaldia egungo kudeatzailearen baja betetzeko. Epealdi hori igarota, lanean jarraitzeko aukera egongo da.
  • Ordutegi malgutasuna. Bizitza pertsonala eta laborala kontziliatzeko erraztasunak.
  • Lanaldi osoko kontratua (40 ordu astean).
  • Lanaldiaren %20a telelanean egiteko aukera.
  • 21.000€ gordineko urteko soldata.
  • Euskararen eraldaketa sozialaren esparruan proiektu bizigarri baten parte izatea.
  • Lantalde gazte eta dinamiko baten parte izatea.
  • Lanpostua Laudion (Araba) kokatzen da.

Eskatzen da:

  • Hezkuntza proiektuen kudeaketan (pedagogikoa eta ekonomikoa) eskarmentua eta gaitasuna.
  • Hezkuntza alorreko titulazioa: Hezitzaile titulua, Pedagogia Gradua, Soziologia Gradua, Gizarte Hezkuntza Gradua
  • Euskara ondo menperatzea.
  • Erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Lan taldeen zuzendaritza eta koordinazioan eskarmentua edo gaitasuna.
  • Dinamizazio eta ekintzailetza gaitasuna. Askitasuna eta iniziatiba.
  • Harreman pertsonaletarako gaitasuna.

Baloratzen da:

  • Aisialdiko Zuzendari titulua.
  • Hezkuntza metodologia garaikideen eta baloreen hezkuntzaren ezagutza.
  • Sare sozialen eta webgunearen kudeaketa ezagutza.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektuarekiko ezagutza eta atxikimendua.
  • Aiaraldea Ekintzen Faktoriako boluntario taldeetan parte hartzea.
  • Aiaraldea eskualdearen eta bertako eragile eta entitateen ezagutza.
  • Aiaraldean jaio eta bizi izatea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide