Eskualdeko bost herri bisitatuko ditu Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiak abuztuan zehar

Jone Gartzia Gerra 2023ko abu. 2a, 07:00
Ameztu konpainiaren 'Ipurbeltz' saioa da Aiaraldean euskara hutsez taularatuko duten saio bakarra.

8 antzezlan eramango ditu Araia-Asparrenako XXX. Umorezko Antzerki Jaialdiak Arabako zenbait herritara, abuztuaren 5etik 27ra bitartean. Aiaraldean Amurrio, Artziniega, Laudio, Luiaondo eta Okondo bisitatuko ditu egitasmoak.

XXX. edizioa beteko du Araia-Asparrenako Umorezko Antzerki Jaialdiak eta Arabako 23 herritara eramango ditu umore ekitaldiak, Araiaraz gain. Jaialdi ibiltariaren baitan, zortzi antzezlan lotu dituzte eta guztira 29 emanaldi egingo dituzte abuztuaren 5etik 27ra bitartean Arabako 23 herritan. Araia-Asparrenan abuztuaren 11tik 15era bitartean pilatuko dira ikuskizunak, eta Arabako beste herrietan ikusi ezingo diren zenbait antzezlan taularatuko dituzte bertan.

Eskualdeari dagokionez, bost herri bisitatuko ditu jaialdiaren zirkuitu ibiltariak. Jaialdi ibiltariak eskainiko dituen zortzi emanaldietatik zazpi Aiaraldean bertan gozatu ahalko dira. Umorezko kale antzezlanak izango dira denak eta lehenengo geralekua Luiaondon izango da.

Jaialdiko zortzi emanaldietatik zazpi Aiaraldean bertan gozatu ahalko dira.

Abuztuaren 10ean, ostegunean, Ramiro Vergazek White Bottom antzezlana eskainiko du, 19:00etan San Lorenzo Baselizan. 50 minutuko saioa da, gaztelaniaz. Hiru egun geroago Amurrioko Juan Urrutia plazara eramango du ikuskizun berbera, abuztuaren 13an 20:00etan.

Hurrengo egunean, astelehenean, Jimena Cavallettik eta Laia Salesek Mecha saioa eskainiko dute leku berean, herria jaietan murgilduta egongo delarik. 55 minutuko iraupena du obrak eta gaztelaniaz egingo dute. Amurrioko hirugarren eta azken saioa abuztuaren 16an izango da, 20:00etan, Juan Urrutia plazan ere. David Vegak ordubeteko magia, musika eta umore saioa eskainiko du Soñando magia ikuskizunarekin, hau ere gaztelaniaz.

Laudion lau saio egingo dituzte jaialdi ibiltariaren baitan, hauek ere herria jaietan murgilduta egongo denean, abuztuaren 15ean, 16an, 17an eta 27an, hain zuzen ere. Denak izango dira Lamuza parkean 19:00etan. Lehenengo saioa Jam konpainiaren L’actitud izango da (55’, OFF ahotsa euskaraz eskainiko dute), bigarrena Trapu zaharra konpainiaren ¡Dale Ramón! (60’, gaztelaniaz), eta hirugarrena Ameztu Antzerkia taldearen Ipurbeltz (50’, euskaraz).

Astebete igaro ostean, abuztuaren 27an, beste saio batekin gozatzeko aukera izango dute laudioarrek: Idoloca konpainia osatzen duen Idoya Lopez Callejas aktoreak ¡Qué circo de mujer! ordubeteko ikuskizuna taularatuko du, gaztelaniaz.

Okondon abuztuaren 23an izango dute Trapu Zaharra konpainiaren ¡Dale Ramón! ikuskizunaz gozatzeko aukera, hau ere jaien testuinguruan.

Hemen ikus daiteke egitarauaren informazio guztia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide