Inprentatik iritsi berri da Aiaraldea Jaietan aldizkariaren zenbaki berria. Urtero bezala, abuztuan eta irailean eskualdean egongo diren jai guztien informazioa dakar argitalpenak.
Amurrio, Laudio, Urduña, Aiara, Orozko, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Artziniegan egongo diren ospakizunen berri jasoko du irakurleak
Amurrio, Laudio, Urduña, Aiara, Orozko, Okondo, Arrankudiaga-Zollo eta Artziniegan egongo diren ospakizunen berri jasoko du irakurleak agerkariaren 116 orrietan; inoizko aldizkaririk mardulena. Egitarauak ez ezik, jaiei lotutako erreportaje eta elkarrizketa ugari bildu ditu Aiaraldea Komunikabideak aldizkariaren barruan. Besteak beste, jai-kuadrillen testigantzak edota txupinero eta pregoilariei egindako elkarrizketak aurkituko ditu irakurleak.
Gaur ekingo zaio banaketari. eta datozen egunetan eskuragarri egongo da aldizkaria eskualdeko saltoki, taberna eta bestelako establezimenduetan. Herritarrek toki horietan izango dute hartzeko aukera, erabat doan.