Euskalmet agentzia meteorologikoak jakinarazi du atzo EAEn erregistratutako tenperatura altuena Laudion jaso zuela. Zehazki, Gardeako instalazioan izan zen eta 43,4º izan ziren.
Hala ere, beroaren eragina nabaritu zen eskualdeko udalerri guztietan ere eta EAEn Gueñesek soilik gainditu zituen Amurrion eta Orozkon egon ziren tenperatura beroenak.
Hain zuzen, Saratxoko estazioak 41,9º markatu zituen eta Orozkokoak, aldiz, 41,4º.
Hamabost neurketa azpiegitura dauzka Euskalmetek Euskal Autonomia Erkidegoan guztira.
Hego Euskal Herriko tenperatura altuenak Aiaraldean izan ziren, Nafarroan ez baitziren 40º-ra heldu.